XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Geronekoan Amezketa`n gizona il zuen bati salatu gabe joaten utzi?.

- Gezur borobilla dek ori.

Arek ez dik gizonik il, eta salatzalle-paltik ez daukazute.

Bestela, nork esanta zatozte?.

- Guk etzekiagu emen dagoela besterik.

Denaren berri epailleari emango ziogu.

- Or konpon.

Neri etzidak batere ajolik.

Urrengo egoartean goxoa azaldu zan epaillea.

- Gizon-iltzalle bat ostatura etorrita, ez diguk salatu.

- Len ere esan nizun ni ostalaria naizela, ta ez salatzallea.

- Espetxera eramango aut.

- Ara nere eskumuturrak. Etzerala ausartzen!.

Etzenduke aste au errian pasako.

Bi edo iru txoro besterik ez da emen, ura salatuko lukenik.

- Orain egun batzuk gizona il dik arek Amezketa`n.

- Ez da egia.

Erorikoan arria jota, burua autsi zuen, sendagillearen iritziz.

Zuk, berriz, bandua jo erazi, erria aren aurka jartzeagatik.

Eta, zemaika etorri zeran ezkero, nik ere ala egingo dizut.

Zuk orri gorroto gaitza artu diozu.

Ez dezu besterik ikusten, eta aren izen ona galtzen ari zera.

Bitartean, erri ontan ia okerragokoak ari dira gertatzen.

Joxe Migelen bi anai gazteenak, ama ziraldoka botata, etxean sartu zitzaizkion (...).